Langabezi sarien transferentziaren inguruko zalantzak aztertu ditugu

2026ko Lanaren Ekonomia saioaren lehen irratsaioa egin dugu, eta ohi bezala, agenda sindikaleko deialdiak zabaltzearekin ekin diogu. Horren harira, iazko bi grebaren inguruan aritu gara sindikatuetako ordezkariekin. Alde batetik, Comeco Gráfico Norte enpresan —Vocentoren hornitzailea— izandako greba izan dugu hizpide, ELAko Industria Idazkaritzako kide Mikel Bilbaoren eskutik. Bestetik, Bizkaiko autoeskolen greba eta sektoreko hitzarmenaren egoera aztertu ditugu, CCOOeko Christian Peralegaren parte-hartzearekin. Eguneko gai nagusia Espainiako Gobernuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuaren arteko langabezia-prestazioen eskualdatzeari buruzko negoziazioa eta lortutako akordioa izan da. Transferentzia 2027ko urtarriletik aurrera gauzatuko da: Lanbidek SEPEren eginkizunak bere gain hartuko ditu langabetuekiko harremanean, nahiz eta prestazioen ordainketek Espainiako Gizarte Segurantzaren esku jarraituko duten. Akordio horrek zalantzak eta kritikak eragin ditu Euskal Herriko sindikatuen artean, eta horren adibide gisa, CCOO Euskadiko Ekintza Soziopolitiko eta Komunikazio idazkari Iñigo Garduñok irratsaioan egindako adierazpenak jaso ditugu. Irratsaioa amaitzeko, ARGIA atalean Onintza Irureta elkarrizketatu dugu, Arabako erresidentzietako grebaren eta sinatutako hitzarmenaren inguruan hitz egiteko. Horrez gain, Iruretaren Berdea da more berria liburua ere izan dugu gogoan.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

19 + 7 =

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Ir al contenido